Urdaibaiko natur balioak

Limikola, anatido, kaio eta hegazti txiki lehortarren espezie askok iragaten du negua Urdaibai Erreserbako paduretan eta landazabal guneetan. Europa iparraldean hotzaldi gogorrak gertatzean, are garrantzi handiagoa hartzen du ingurune honek, klimak ezarritako egoera gorri horretatik iheska, gose eta neka-neka eginda datozen milaka hegaztiren biziraupena bermatzen du eta... Ogoñoko itsaslabarretan eta Izaro irlan kaio hauskarak eta hankahorien koloniak aurkitu ahal ditugu eta haiekin batera ubarroi mottodunen ugal-koloniak, belatz handiak... Lezkadietan uroilanda handia, uroiloa, lezkariak ugaltzen dira.

Hegaztiaz gain beste landare eraketa edo ekosistema batzutako animaliak ere aurkituko ditugu. Ugaztunen artean basurdea, azkonarra, azeria, katajineta eta urtxintxa dira nabarienak. Narrastiak eta anfibioak ere ugariak dira: arrubioak, zapoak eta igelak, muskerrak...

Urdaibaiko fauna barietatea garrantzizkoa bada, paisai aniztasuna ez da gutxiagorako. Itsasertzak eta barrukaldeak bat egiteak landare eraketa desberdinaz gozatzeko aukera ematen du (25arte, berezko komunitateak eta giza-jarduerak sortutakoak kontutan hartuz.).

Eraketa gogokoena padurak sortzen du. Berton komunitate botaniko ezberdinak aurkituko ditugu, marearekin heltzen diren ur gazi eta gezei egokituak edo haitzarte eta dunei egokituak.

Artadi kantauriarrak itsasertzetik gertu dauden lur karetsuak hartzen ditu, Urdaibaikoak euskal itsasondoko adibide garbiena osatuz. Eraketa itxia du, bertan artea, ereinotza, gurbitza eta bere ohianpeari atxikitako beste espezie batzuk nagusitzen dira.

Antzinako hosto-zabalen basoetatik, lekukoak baino heldu ez zaizkigun arren oso ezberdinak dira: baso-mistoa (pagoa, zumarra, lizarra, hurritza...), hariztia, ibarbasoa erreken ibilbidea jarraituz.

Atlantiar zelaiek antzinako baso eremuen lekua hartzen dute toki askotan. Orain larrak, txilarra eta osto galezkorreko zuhaixkak daude.

 

 

 

Paduraren xehetasuna

Ikuspegi orokorra

Padura eta Mundaka hondoan

Artadi kantauriarra Urdaibain

Zelaiak

Zelaiak eta hosto-zabalen baso mistoa


Natur balioak

Herriak eta ohiturak

Bilbo eta Guggenheim Museoa


Irudiak: