Lurraskaren kokapenak edozein motatako ekintzak egiteko aukera ematen du, bai kirol zein abenturako ekintzak. Honela inguruko mendietara txangoak egiten dira, edota Oka ibaiaren itsasoratzean aurkitzen diren hondartzetaz disfrutatu, piraguetan ibiliz, bainuak hartuz edo inguru horretan dauden herritxoak bisitatuz. Lurraskara etorri ezkero kirol ekintza asko egin daitezke. Ekintza hauek plangintza konkretu baten barnean garatzen dira, talde antolatuetan.

zaldiz ibiltzen.............................................

 

Zaldiz ibiltzen ikasteko gunea da irudian ikusten dena. Gure zaldiak eta behorrak ohituta daude umeekin ibiltzen, eta inguruko mendietatik ere itzulera labur batzuk egiten.

.............................................piraguak

Urdaibaiko urak lasaiak dira eta piraguetan ibiltzen ikasteko oso egokiak suertatzen dira.

eskalada..........................................................

Eskalatzeko hasiera batetan rokodromo erraz bat aukeratzen da. Bertan monitore espezialduak eta seguritate neurri guztiekin kirol honetan murgitzeko aukera daukagu. Hemendik aurrera esperientzia gehiagorekin beste pareta batzuetan praktikatuko genuke.

eta gehiago...................................................

senderismoa,mountain-bike, espeleologia, tirolina eta kirol gehiago egin ahal dituzu...