|
Ekintza
hauek lan proiektuetan banatuta daude eta berauen barnean tailerrak garatzen
dira. Lan proiektu bakoitzak bere helburu eta lan proiektu espezifikoak
ditu. Lurraskan garatu daitezken proiektuak ondokoak lirateke:
|
|
Urdaibai,
ingurune naturala.
|
|
 rdaibaiko
Biosfera Erreserba aberastasun ekologiko handiko ingurunea da. Kantauri
itsasotik datozen urak alde batetik eta bestetik Oka ibaiak dakartzanak
batzen direnean ekosistema ezberdinak sortzen dira. Honako batzuk milaka
hegaztik aprobetxatzen dute beraien migrazioko hegaldietan atseden toki
moduan. Lurraska Baserri Eskolatik Urdaibaiko ekosistema ezberdinak aztertzen
ditugu: Padura, hareatzak, lezkadiak edota urarekin lotura handia duen
marearteko guneak. Euskal Herriko ohitura eta hustiapenekin lotuta dauden
landazabala eta artadi kantauriarra ere aztertzen dira. Lan proiektu honen
oinarria biotopo ezberdinetatik ibilbide gidatuak egitea litzateke, eta
garai batzuetan hegazti ezberdinen behaketarekin lotu. Urdaibai ezagutzeaz
gain, ekologia arazoak aztertzeko aukera izango dute bertoko tailerrekin:
birziklaia tailerra, basoaren tailerra eta uraren tailerra
|
|


|
|
Urdaibai,
ingurune historikoa.
|
|
 ernika.
Hiribilduak esanahi berezia dauka. Proiektu honek bere historia eta garapenaz
ohartzea dauka helburutzat. Ibilbide ezberdinen bitartez Gernika bera
ezagutzeko aukera izango genuke, baina baita ere bere inguran dauden hainbat
herri garrantzitsu. Honela ditugu Elantxobe edo Bermeo bezalako herri
arrantzaleak beraien arrantza portuarekin, edota Mundaka eta bere hondartzak,
Arteagako dorrea...
|
|
  
|
|
Baserria
|
|
 aserria
proiektuan euskal nekazal inguruko dinamika aztertzen da, bertako lanak
egiten ikasiz. Proiektu honetan garatzen diren ekintzekin, partehartzaileek
baserriarekin zer ikusia duten lan guztien berri izango dute. Eta eskulan
hauetaz gain baserriak berarekin batera dakarren ohitura, jolas, dantza
eta ipuinetaz ere ohartzeko aukera izango dute.
|
|
Etxabereak.Baserriko
abereen ezaugarriak ikastea da bere helburua. Lehen hurbilpen baten ondoren
praktikan partaideek bertoko abereen zainketan parte hartzen dute: janaria
eman garbiketak, eraisketa... azkenez zaldiz ibiltzeko aukera izaten dutelarik.
|
|
Baratza.
Tailer honetan baserrietako ortuetan egiten diren lan mota
ezberdinak praktikan jartzen dira: espezie ezberdinak ezagutu, eta ondoren
landaketak egin (lurra prestatu, hazitegia, ereintza, landatu...). Bestalde
ongarri naturalen laborazioa ere ikas daiteke.
|
|
Elikagai
eraldaketako tailerrak.Tailer hauek aintzineko erara egiten dira. Baserrian
egunero egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango dute: Esnekien eraldaketak
(gazta, gatzatua egitea...), ogia egin ( antzinako labean egosia)...
|
|
Ibilbideak.
Bertoko basoa eta gaur egungo landaketen arteko ezberdintasunetaz jabetzen
gara. Gure basoen garrantziaz, beraien dinamika naturala eta nola ez bertako
biztanleen ohiturak ikasteko aukera izaten dugu.
|
|
Erlezaintza tailerra: Tailerrak erleen
bizimodu lankorra ikertzen du eta usadiozko era erabiliz eztia eta argizaria
nola ekoizten diren ere bai. Azken hauen eraldaketari buruz kandelak eta
beste produktu batzuk egiten ikasten da.
|