| Herriak, artea eta ohiturak |
Elantxobe
Lagako hondartza
Lagako hondartza, hondoan Izaro irla duela
Baserria
Dorretxea
Erdi Aroko zubia
Arteaga
Omako "baso pintatua" |
|||
|
Lekeitiotik gatozela, -arrantza-portu bikaina duena-, eta Gernikarako norabidean, Elantxobe herri jatorrarekin topo egingo dugu. Kantaurira ateraz, Elantxobek bere portu txikia ere babesten duten labarrei ditu eutsita etxeak, eta itsasora amiltzear dagoela dirudi. Oso gertu, itsaso zabalari so Lagako hondartza dago, etxerik gabe, herririk gabe, naturaren bihotzean. Apika, Laga da Bizkaia osoan itsasertzeko hondartzarik ederrena. Kortezubi ere kontutan hartzeko herri bat dugu. Bertan Santimamiñeko kobazuloak daude, hobi arkeologikoei dagokionez Euskal Herri atlantiarreko zonarik aberatsenetariko bat dago Urdaibaien.
Egunero bizitza, bizi-bizia herri honetan, bere asteroko merkatuan eta bereziki negua iragartzen duen Urriko azken asteheleneko merkatuan erakargarria bihurtzen da. Orduan, inguruko baserritarrek ortuko produktu eta azienda hoberena erakusten dute musika, dantza eta herri-kirolek sortzen duten jai-giroan murgilduta. Gernikako frontoia euskal pilotaren leku garrantzitsuenetarikoa da. Jai-Alai frontoian euskal pilotari gailenen artean aldizka txapelketak burutzen direlarik. Pilota-modalitate ugari badaude: esku-pilota, pala, trinkete, eta ikusgarriena: zesta punta. Hala ere, hemen badaude beste euskal kirol batzuk ikusteko aukera ere. Nolabait kirol hauek guztiek baserriko jarduerarekin lotura handia dute. Hori dela eta, sarritan esan ohi da euskaldunek lana kirol bihurtzen dutela. Horren adibideak dira aizkolariak, harrijasotzaileak, idi-probak edo sokatira.
|
||||
|
Irudiak: |
||||