|
Inoiz
izan duzu aukerarik ortu edo baratza batetan lan egiteko? Eta behiak eraisteko
modurik izan duzu? Ba dakizu ogia antzineko erara nola egiten den? Eta
erleen bizimodu zoragarriaren berri izan duzu inoiz?. Lurraska Ingurugiro
Zentruan hau eta beste gauza asko egiteko aukera izango duzu. Gure zentruan
bai eskolaumeak edota helduak, aspalditik egin ezin ditugun lanak egiteko
aukera daukagu giro ezin hobean. Praktikarekin ikasten da, eta hau izan
daiteke bidea inguru naturalarekiko harreman egokiak mantentzeko. Beraz,
Lurraskan Ingurugiro hezkuntza ikasten da eta ikasitakoa praktikan jartzen
dugu, honela gure ingurua hobeto ezagutzen ikasten dugu eta berarekin
orekan bizitzen ikasten dugu.
|